Domeinu-izenen erregistroaz gain kontuan izan beharreko datua da domeinu-izen horien aktibazio maila. Hau da, erregistratutako domeinu-izen horrek edukirik duen argitaratuta, edo webgune batera eramaten duen. Euskal Herrian guztira 236.000 domeinu-izen inguru zeuden erregistratuta 2017an, eta horietatik 161.837 ziren[1] edukiren bat argitaratuta zutenak, %68a hain zuzen ere.

[1] Azterketa honetan .EU domeinuaren datuak falta dira.