Domeinu-izenen erregistroaz gain kontuan izan beharreko datua da domeinu-izen horien aktibazio maila. Hau da, erregistratutako domeinu-izen horrek edukirik duen argitaratuta, edo webgunerik jasotzen duen. Euskal Herrian guztira 230.000 domeinu-izen inguru zeuden erregistratuta 2016an, eta horietatik 136.351 ziren edukiren bat argitaratuta zutenak [1], %59a hain zuzen ere.

Ikus daiteke Euskal Herrian dauden TLD nagusien kasuan .com erabiliena dela bai erregistro kopuruari dagokionez, eta baita aktibo dituzten domeinuei dagokionez. Kontrako muturrean legoke .biz TLDa, eta esan liteke erregistratzen diren .biz domeinu gehienak modu defentsiboan erregistratzen direla. Euskal Herrian dauden TLD nagusien artean .EUS da .com-en ondoren domeinu aktibo gehien dituen domeinua, %58arekin. Horrek adierazten du .EUS domeinuaren erabilera altua dela erregistratzaileen artean.

[1] Azterketa honetan .EU domeinuak falta dira.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+