Erabiltzaileen eskariz, 2012an Twitter-ek euskarazko bertsioa argitaratu zuen eta harrez gero Twitter-en interfazea euskaraz erabiltzeko aukera dago.

UMAP Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen webgunea da. Honen arabera azken hilabetean, 2015eko urrian, orotara euskara erabiltzen duten 7.476 erabiltzaile aktibo izan dira. Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko erabiltzaile aktibo horiek 394.223 txio bidali dituzte (%54,68 euskaraz). Egunero, bataz beste, 6.953,77 euskarazko txio argitaratu dira.