Erabiltzaileen eskariz, 2012an Twitterrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen eta harrez gero Twitterren interfazea euskaraz erabiltzeko aukera dago.

UMAP.eus txiolari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen webgunea da. Honen arabera 2017an, orotara euskara erabiltzen duten 13.500 erabiltzaile aktibo izan dira. Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko erabiltzaile aktibo horiek guztira 6.480.109 txio bidali dituzte (horietatik ia 2.400.000 euskaraz). Nagusiki euskaraz aritu diren txiolariak (%75tik gora euskaraz eginez) 2.302 izan dira, guztizkoaren %17.

Informazio gehiago: https://umap.eus/