Erabiltzaileen eskariz, 2012an Twitterrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen eta harrez gero Twitter-en interfazea euskaraz erabiltzeko aukera dago.

UMAP.eus Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen webgunea da. Honen arabera 2016an, orotara euskara erabiltzen duten 14.090 erabiltzaile aktibo izan dira. Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko erabiltzaile aktibo horiek guztira 6.003.534 txio bidali dituzte (horietatik 2.457.045 euskaraz). Nagusiki euskaraz aritu diren txiolariak (%80tik gora euskaraz eginez) 2.073 izan dira, guztizkoaren %15.

Euskarazko Twitter kontuen artean ia erdia norbanakoak dira, eta horien artean %66,5 gizonezkoak eta %33,5 emakumezkoak.

Informazio gehiago: umap.eus

* Besteak: hizkuntzarik gabeko mezuak, mezu elebidunak, edo beste hizkuntza batzuetan.