Interneteko TLD nagusietan[1] euskarazko edukia duten domeinu-izenen ehunekoa aztertzeko garaian, nabarmen gelditzen da .EUS domeinua dela euskara gehien erabiltzen duen TLDa. Euskararen presentzia nabarmena da .EUS domeinuetan. Kasu honetan euskararik ez duten domeinu-kopurua %12an kokatzen da eta euskarazko edukia duten webgune kopurua %88koa da. Esan daiteke beraz .EUS domeinua dela euskararen arnasgune digitala.

Gainerako domeinuen kasuan, euskararen presentzia haien webguneetan %20aren azpitik dago kasu gehienetan.  .ORG domeinua da euskara gehien duena, webguneen %31k euskarazko edukia duelarik, baina gainerako kasuetan %10 eta %20 bitartean kokatzen dira TLD nagusiak.

[1] .ES, .FR eta .EU domeinuen datuak falta dira azterketa honetan.