Interneteko TLD nagusietan [1] euskarazko edukia duten domeinu-izenen ehunekoa aztertzeko garaian, nabarmen gelditzen da .EUS domeinua dela euskara gehien erabiltzen duen TLDa. Euskararen presentzia nabarmena da .EUS domeinuetan. Kasu honetan euskararik ez duten domeinu-kopurua %10ean kokatzen da eta euskarazko edukia duten webgune kopurua %90ekoa da. Esan daiteke beraz .EUS domeinua dela euskararen arnasgune digitala.

Gainerako domeinuen kasuan, euskararen presentzia haien webguneetan %20aren azpitik dago kasu gehienetan. .ORG domeinua da euskara gehien duena, webguneen %34k euskarazko edukia duelarik, baina gainerako kasuetan euskararen presentzia oso txikia da.

[1] .EU domeinuaren datuak falta dira azterketa honetan.