.EUS domeinua erabiltzen duten webguneen artean lau hizkuntza dira nagusi: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Hauen arteko banaketa ondoko grafikan ikus daiteke, eta bertan nabarmentzen denez, .EUS erabiltzen duten webguneen artean euskararen (%90) eta gaztelaniaren (%80) erabilera da nagusi. Ondoren kokatuko litzateke ingelesa (%55), eta oso presentzia txikiarekin frantsesa (%21) eta beste hizkuntza batzuk (%6).

Euskara eta gaztelania parekatuta daude oso banaketa honetan, eta hein batean, ulertzekoa da, webgune gehienak eleanitzak baitira, eta horietako asko hegoaldean kokatuta daudelako.