.EUS domeinua erabiltzen duten webguneen artean lau hizkuntza dira nagusi: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Hauen arteko banaketa ondoko grafikan ikus daiteke, eta bertan nabarmentzen denez, .EUS erabiltzen duten webguneen artean euskararen (%90) eta gaztelaniaren (%83) erabilera da nagusi. Ondoren kokatuko litzateke ingelesa (%47), eta oso presentzia txikiarekin frantsesa (%12) eta beste hizkuntza batzuk (%11).

Euskara eta gaztelania parekatuta daude oso banaketa honetan, eta hein batean, ulertzekoa da, webgune gehienak eleanitzak baitira, eta horietako asko hegoaldean kokatuta daudelako. Datu hauetatik ondoriozta daitekeen moduan, .EUS duten webgune gehienak eleanitzak dira, hizkuntza konbinazio nagusiak Euskara-Gaztelania-Ingelesa (webguneen %29) eta Euskara-Gaztelania (webguneen %28) izanik. Euskara hutsez dauden .EUS webguneen kopurua %9a baino ez da.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+