Euskal Herrian TLD nagusiek [1] (.com, .org, .net, .es etab.) erregistratutako domeinu-parke osoari erreparatuta, gaur egun erregistratuta dauden .EUS domeinu kopurua ez da handia.

Baina .EUS domeinuak dituen berezitasunak izan behar ditugu kontuan, eta hori oinarri hartuta atal honetan edukiaren zati bat euskaraz duten webguneak hartzen ditugu jomuga merkatua aztertzeko garaian.

Hau horrela, TLD nagusien artean euskara duten webguneen kopuruaren batura .EUS kopuruarekin alderatuz gero, gure domeinuak duen presentzia garrantzitsua dela esan daiteke.

[1] Azterketa honetan .EU domeinuak falta dira.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+