.EUS domeinua euskara eta euskal kultura Interneten ordezkatzen duen domeinua izanik, espero izatekoa da .EUS erabiltzen duten web gune gehienek euskarazko edukia argitaratzea. Orohar, Interneteko TLD nagusietan euskarazko edukia duten domeinu-izenen ehunekoa aztertzeko garaian, nabarmen gelditzen da .EUS domeinua dela euskara gehien erabiltzen duen TLDa. Euskararen presentzia nabarmena da .EUS domeinuetan. Kasu honetan euskarazko edukia duten webgune kopurua %89,23koa da. Esan daiteke beraz .EUS domeinua dela euskararen arnasgune digitala.