Webguneen konfigurazioan ezartzen da bisitariei edukia zein hizkuntzatan erakutsiko zaien. Adibidez, ezar daiteke modu lehenetsian edukia beti euskaraz erakustea, bisitariaren esku utziz hizkuntza aldatzeko aukera. Aukera automatizatzea ere badago, bisitariaren nabigatzaileak duen hizkuntzaren arabera erakutsiz edukia, horrela, bisitariak nabigatzailea euskaraz badu modu lehenetsian euskara erabiliz. .EUS diren webgune gehienek euskarazko edukia argitaratzen duten arren bisitariei ez zaie beti modu lehenetsian edukia euskaraz eskaintzen. Grafikan ikus daitekeen moduan edukia euskaraz modu lehenetsian erakusten duten webgunean % 36,67 dira, eta beste % 21,75-ak bisitariaren nabigatzailearen hizkuntzaren arabera egiten dute. Gainerakoek beste hizkuntzen aldeko hautua egiten dute bisitariei edukia erakusteko garaian.

 
Chart by Visualizer