Hurrengo grafikan ikus daiteke .EUS domeinu-izenen dentsitatearen banaketa Euskal Herrian erregistroen kokapen geografikoaren arabera. Borobilek herri bakoitzean erregistratutako domeinu-kopuruaren dentsitatearen tamaina adierazten dute.

Emaitza hau ez da harritzekoa, izan ere, euskararen etorkizuna hirietan dagoela esan baitaiteke, hau da, biztanlego kopuru handiagoa duen eremuetan. Dena den, eta aurreko ataletan ikusi denaren harira, Nafarroa eta BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) delakoan dagoen erregistro kopuru apala kontuan izatekoa da.

Mapa honen bertsio eguneratua http://mapa.domeinuak.eus webgunean ikus daiteke.