Emakumeek IKT alorrean duten presentzia txikia da Europako Batzordearen arabera. Batzordeak argitaratutako ikerketaren arabera IKT alorrean lan egiten duten 7 milioi pertsonen artean %30 baino ez dira emakumezkoak, eta portzentaia hau are txikiagoa da ardura postuetan. %19ra mugatuaz.

Interneteko domeinuen alorrean, .EUS domeinu-izenen titularrak aztertu ditugu. Erakunde baten izenean erregistratutakoak alde batera utzita, titularrak gizonezko eta emakumezkoak diren kasuak aztertuz ondorioa da emakumezkoak (%25) gutxiago direla gizonezkoak (%75) baino. Interneteko domeinu-izenen erregistro eta erabileran, beraz, diferentziak ere nabarmenak direla esan daiteke.



Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+