2012an ICANNek (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioak) Interneteko domeinu berriak onartzeko prozesua ireki zuen. Prozesu horren ondorioz sareratu zen 2014an .EUS domeinua. Prozesu horretan 1.300 domeinu berri onartu zituen ICANNek. Dagoeneko, horietatik 783 daude martxan, tematikoak gehienak, eta komunitateenak eta geografikoak beste asko.

Globe Runner enpresa estatubatuarrak argitaratu berri duen azterketaren arabera domeinu horien guztien artean .NRW, .SCOT, . BRUSSELS eta .EUS dira kalitate handiena dutenak, hurrenkera horretan. .BZH, .AGENCY, .WIKI, .FOUNDATION, .TIPS eta .TODAY -k ixten dute Top 10a.

Aurrekoaz gain, Globe Runner-ek komunitate eta lurraldeei dagozkien domeinuek SEO arloan duten eragina argitaratu du. 40 domeinu aztertu dituzte eta lehenengo lau postuetan aurreko zerrenda osatu duten domeinu berak ageri dira. Hortaz, 4.a da .EUS SEO arloan.

Globe Runner, SEO eta Marketinean espezializatutako Estatu Batuetako enpresak egin du azterketa. Horretarako, gTLD (Lehen Mailako Domeinu Orokorrak) berrietan oinarritutako eta ongi garatutako 20.000tik gora webgune aztertu dituzte. Kalitatearekin lotutako adierazleak erabili dituzte, helburua gTLD berrien arrakasta kalitatearen ikuspuntutik neurtzea izan baita.

Azterketarako erabili duten tresna Majestic Konfiantza Fluxua izan da. Informazio gehiago: https://globerunner.com/top-20-best-new-gtlds-based-on-quality/

Domeinuaren kalitatea-EU

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+