Ez dago irizpide zehatzik TLD baten kalitatea neurtzeko garaian. PuntuEUS Behatokiaren datuak oinarri hartuta, honako irizpideak hartu ditugu kontuan TLDen kalitatea baloratzeko garaian:
Domeinuaren dentsitatea: domeinu bakoitzak Interneti egiten dion eduki ekarpena. Hau neurtzeko, domeinu bakoitzaren webguneetan batez beste dauden dokumentu kopuruak neurtu ditugu. Emaitzan garbi ikus daiteke Euskal Herrian nagusi diren TLDen artean .EUS dela Interneti eduki ekarpen handiena egiten dion domeinua. Esan daiteke beraz, .EUS diren webguneek eduki asko argitaratzen dutela Interneti ekarpen handia eginez. Hau gure kasuan garrantzitsua da eduki horren zati handia euskaraz argitaratzen delako .EUS domeinuaren kasuan.
Chart by Visualizer
Chart by Visualizer