Ez dago irizpide zehatzik TLD baten kalitatea neurtzeko garaian. PuntuEUS Behatokiaren datuak oinarri hartuta, honako irizpideak hartu ditugu kontuan TLDen kalitatea baloratzeko garaian:

Domeinuaren dentsitatea: domeinu bakoitzak Interneti egiten dion eduki ekarpena. Hau neurtzeko, domeinu bakoitzaren webguneetan batazbeste dauden dokumentu kopuruak neurtu ditugu. Emaitzan garbi ikus daiteke Euskal Herrian nagusi diren TLDen artean .EUS dela Interneti eduki ekarpen handiena egiten dion domeinua. Esan daiteke beraz, .EUS diren webguneek eduki asko argitaratzen dutela Interneti ekarpen handia eginez. Hau gure kasuan garrantzitsua da eduki horren zati handia euskaraz argitaratzen delako .EUS domeinuaren kasuan.

Domeinu aktibo kopurua: erregistratutako domeinuetatik aktibo dauden domeinuen kopurua. Domeinu asko modu defentsiboan erregistratzen dira, hau da, beste inork izen hori erregistratzen duela ekiditeko, ondoren aktibatu gabe. Garrantzitsua da TLD batek erregistratuta dituen domeinuetatik ahalik eta gehien aktibo egotea. Irizpide hau neurgarria da TLD guztien kasuan eta horregatik jarraian jasotzen dugu konparaketa. Ikus daiteke Euskal Herrian dauden TLD nagusien kasuan .com erabiliena dela bai erregistro kopuruari dagokionez, eta baita aktibo dituzten domeinueri dagokionez. Kontrako muturrean legoke .biz TLDa, eta esan liteke erregistratzen diren .biz domeinu gehienak modu defentsiboan erregistratzen direla. Euskal Herrian dauden TLD nagusien artean .EUS da .com-en ondoren domeinu aktibo gehien dituen domeinua, %58arekin. Horrek adierazten du .EUS domeinuaren erabilera altua dela erregistratzaileen artean.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+