PuntuEUS Behatokian 2015. urtean egindako azterketaren arabera, .EUS domeinua Euskal Herriko TLD merkatuan 8. posizioan kokatzen zen. 2016. urtearen amaierarako posizio hau hobetzea lortu du, .INFO domeinua aurreratuz eta 7. tokia hartuz.

Domeinuaren hazkundea mantentzea lortu da, .EUSek 2016an %28ko hazkunde-tasa izan duelarik, grafikan ikusten den moduan Euskal Herrian Interneteko domeinu gehienek merkatu-kuota galtzen zuten bitartean, .EUS izan da nabarmen hazi den bakarra. Baina hazkundeaz gain, egonkortasuna bermatzea garrantzitsua da, eta 2016an .EUS domeinuen berritze-tasa %89koa izan da, hau ere Interneteko domeinuek izan ohi duten tasa baino askoz handiagoa.

2015-2016-eboluzioa

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+