PUNTUEUSEK ETA INTERNET WATCH FOUNDATIONEK INDARRAK BATU DITUZTE INTERNETEN HAURREN SEXU-ABUSUARI AURRE EGITEKO

PUNTUEUSek, .EUS domeinuaren erakunde arduradunak, Interneten haurren sexu-abusua prebenitzeko diseinatutako teknologia berritzailea ezarri berri duela iragarri du. Babeserako sistema haui PUNTUEUSek eta Internet Watch Foundation (IWF) erakundeak sinatutako hitzarmen estrategikoari esker gauzatu da. Izan ere, IWF haurren online sexu-abusuen materialaren detekzio eta prebentzioan egiten lan egiten duen erakunde erreferentea da. Internet Watch Foundation-ek 2023an bildutako […]

Gehiago irakurri

PUNTUEUS ETA IAMETZAREN ARTEKO LANKIDETZA ESTRATEGIKOA EUSKARAZKO DIGITALIZAZIOA INDARTZEKO

PUNTUEUSek eta IAMETZAk euskararen ekosistema digitala bultzatzeko indarrak batu dituzte. PUNTUEUS, .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzeaz gainingurune digitalean euskararen garapenean garrantzi handia duen erakundea da, eta IAMETZA, teknologia- eta komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituen eta teknologikoa burujabetzarekin eta euskarazko tresnen garapenarekin konpromisoa duen erakundea.  Bi erakundeak lehenago ere zenbait proiektutan elkarrekin aritutakoak diren arren, bien arteko lankidetza estrategiko […]

Gehiago irakurri

PUNTUEUS, NONPROFIT CYBER-EKO KIDE BERRIA

Nonprofit Cyber koalizioak baztorde exekutibo berria izendatu du hurrengo bi urteetarako eta bi kide berriri ongietorria egin die. Enpresa berri horiekin, Nonprofit Cyberrek irabazi asmorik gabeko 40 erakundek osatutako taldea du orain, eskala handiko zibersegurtasuneko soluzioak garatzen eta ezartzen aritzen direnak.        Azken batzordean, Nonprofit Cyberrek bere komunitatean bi kide nabarmen sartuko direla iragarri du: PUNTUEUS […]

Gehiago irakurri

Urteko zibersegurtasun txostenak phishing erasoek gora egin dutela erakusten du, eta mehatxuari aurre egiteko estrategia indartu du PUNTUEUSek

PUNTUEUS Fundazioaren urteko zibersegurtasun txostenaren arabera, 2023an jasotako eraso saiakeren % 43 phishing kasuak izan ziren. Datu horrek, aurreko urtearekin alderatuz gero 6 puntu altuagoa, agerian uzten du zibersegurtasunak eragiketa digitalen esparruan duen garrantzia gero eta handiagoa. 2022an, PUNTUEUSek 11 phishing edo pharming kasuri aurre egin behar izan zien, eta zifra hori 29ra igo da […]

Gehiago irakurri

‘Elgoibartik Mundura’ sortu da Elgoibarko elkarteen digitalizazioa euskaratik bultzatzeko

PUNTUEUSek ‘Elgoibartik Mundura’ proiektua jarri du abian, Elgoibarko Udalarekin eta Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean, digitalizazioa eta euskararen erabilera aldi berean sustatzeko. Proiektu berritzaile honen xede nagusia da Elgoibarko elkarteen digitalizazioa sustatzea eta .eus domeinuaren erabilera bultzatzea. ‘Elgoibartik Mundura’ ekimenaren bitartez, alde batetik, Elgoibarko elkarteei laguntza eskaini nahi zaie haien jarduerak eta zerbitzuak digitalizatzeko, eta, bestetik, euskararen […]

Gehiago irakurri

Arabadendak eta PUNTUEUSek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Josu Waliño PUNTUEUSen zuzendari nagusiak eta Victor Manuel Ibañez Arabadendaken lehendakariak lankidetza hitzarmena sinatu dute Gasteizen. Akordioaren helburua euskal gizartearen transformazio digitalean eragitea da, eta, horretarako, saltokien digitalizazioa euskaratik sustatzeko ekimenak bideratuko dituzte. Hitzarmen honen bidez PUNTUEUSek .EUS domeinuen doako erregistrorako deskontu-kodeak jarriko ditu Arabadendaken eskura, Arabadendaken bazkide diren saltokiek .EUS domeinuaren bidez haien proiektu […]

Gehiago irakurri

Kultura- eta lurralde-domeinuak erregistratzaileekin bildu dira A Coruñan

.gal, .cat, .eus eta .barcelona kultura- eta lurralde-domeinuetako ordezkariek lan-bilera egin zuten atzoko egunean zehar, etorkizuneko planak, aurtengo merkataritza-ekintzak eta merkatuaren eta sarearen bilakaeraren aurreikuspenak enpresa erregistradoreekin partekatzeko. Jardunaldiari hasiera emateko, Cidade das TICeko zuzendariak, Alfonso Martínezek, IKTen industriei balioa emateko azpiegitura berrien garrantziaz eta azpiegitura horien deslokalizazioaz hitz egin zuen, baita agentzia arautzaileen deszentralizazioaren […]

Gehiago irakurri

Kirolean adingabekoen babesa kudeatzeko egitasmoarekin bat egin du PUNTUEUSek

Haur eta nerabeen aurkako indarkeria-egoerei aurrea hartzea, garaiz antzematea eta horietan esku hartzea helburu duen HNIBBILO Lege Organikoak kirol-erakundeek haien erakundeetan ezarri beharreko protokoloak zehazten ditu. Klubak eta elkarteak lan horretan gidatu, protokoloa garatu eta legeak eskatzen duena betetzen dela bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak CLUPIK kudeaketa-tresna eskaini die Euskadiko kirol-erakunde guztiei adingabeen babesari buruzko guztia doan […]

Gehiago irakurri

PUNTUEUSek ‘World More Than A Password Day’ ekimenarekin bat egin du

PUNTUEUSek, interneteko mundu mailako beste hainbat eragilerekin batera, Nonprofit Cyber aliantzak bultzatutako ‘World More Than A Password Day’ egunarekin bat egin du. Ekimenaren helburua erabiltzailearen izena eta pasahitza baino indartsuagoak diren kautotze baliabideen garrantziaz kontzientziatzea da. Autentifikazio seguruagoa erabiltzea da Internetera konektatuta dauden erakundeak eta norbanakoak babesteko har daitekeen neurririk eraginkor eta ekonomikoenetako bat, eta, […]

Gehiago irakurri

Ingurune digitalean hizkuntza-aniztasuna bermatzeko eskatu du PUNTUEUSek Europako Legebiltzarrean

PUNTUEUSek, Europako Legebiltzarrean egindako agerraldian, azaldu du industria teknologikoko handiek ezikusiarena egiten diotela Europako hizkuntza-aniztasunari; hiztun gutxiago dituzten hizkuntzen ikusgarritasuna oztopatu eta, ondorioz, normalizazioa oztopatzen dute.  Europako Legebiltzarreko plenoko hizkuntza gutxituen lan-taldean egin du agerraldia, Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendariak eta euskarari Interneten jartzen zaizkion mugak utzi ditu agerian.  Uztailean prentsaurrekoan aurkeztu bezala, Googlen bilaketa zerbitzuak […]

Gehiago irakurri