Zer egin behar dut domeinu-izen bat erregistratzeko?

Zure .EUS domeinua 3 urrats errazetan eskuratu dezakezu.

Domeinu-izen bat erregistratu aurretik, begiratu libre dagoen puntu.eus orrialdeko bilatzailea erabilita. Libre badago, Erregistratzaileak ikusi aukera sakatu gure prezio taulara joateko.

Bilatutako domeinu-izena erregistratuta badago, domeinu-izen alternatibo batekin probatu, hori erregistra dezakezun jakiteko.

PuntuEUS Fundazioak .EUS domeinuaren salmenta zuzena egiten ez duenez, webguneko prezio-taulan .EUS domeinua saltzen duten enpresen zerrenda daukazu, horietako bakoitzaren prezio eta eskaintzaren ezaugarriekin. Eskaintza horietatik hobeto datorkizuna aukeratu behar duzu.

Erregistratzailearen webgunean burutu behar duzu erosketa. Kontutan izan taulako prezioan eskaintzen diren zerbitzuetaz gain, erregistratzailearen webgunean beste zerbitzu batzuk ere kontratatu ahalko dituzula (aparte ordainduta).