Zein tresna erabili dezaket webgunea garatzeko?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Webgunea
  4. Zein tresna erabili dezaket webgunea garatzeko?

Webgunea garatzeko aukera ezberdin ugari daude. Batetik, programazio bidez zuk zeuk garatu dezakezu webgunea, HTML erabilita (baita PHP, JS, etab. ere) edota programazio framework bat (Bootstrap, Symfony, etab.) erabilita. Honek malgutasun handia eskaintzen du, baina jakintza teknikoa ere eskatzen du. Bestetik, programazioan hainbeste murgildu nahi ez baduzu Edukiak Kudeatzeko sistema bat erabil dezakezu. Horrelakoek funtzionalitate asko garatuta dauzkate dagoeneko, eta horiek zuzenean erabil ditzakezu zure webgunean.

Edukiak Kudeatzeko sistema bat erabili nahi baduzu, aukera ugari dago eta egin nahi duzun webgunearen arabera, bat edo beste hobeto etorriko zaizu. Horietako batzuk erabiltzeko hosting bat kontratatu beharko duzu, eta bertan Edukiak Kudeatzeko sistema instalatzeko fitxategiak kokatu. Fitxategi horiek zerbitzarira FTP bidez igo ahalko dituzu, edo kasu batzuetan, zure zerbitzariaren kudeaketa panelean instalazioa klik bidez egiteko aukera edukiko duzu.

Beste Edukiak Kudeatzeko sistema batzuk, berriz, zerbitzaria kudeatzeaz arduratuko dira eta zu webgunea edukiz hornitu eta itxura emateaz soilik arduratu beharko zara. Azken hauek aukera mugatuagoak dituzte baina erabilera errazagoa dute, webgunearen sortzea saguarekin elementuak bere tokira eramanda egin daiteke eta.

Hauek dira aukera zabalduenak:
  • Hosting bat kontratatzea eskatzen dutenak:
    • WordPress.org: Blog zein webguneak garatzeko erabiltzen den tresna zabalduena da.
    • Joomla
    • Magento: Online dendak garatzeko erabiltzen den tresna zabalduenetakoa da.
    • Beste aukera batzuk topa ditzakezu artikulu honetan, bakoitzaren funtzioaren arabera sailkatuta.
  • Hosting-a eskatzen ez dutenak:

Was this article helpful?

Related Articles