Nola lor dezaket .EUS posta-helbide bat?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Posta elektronikoa
  4. Nola lor dezaket .EUS posta-helbide bat?

Oraingoz Interneteko doako zerbitzuek (Gmail, Outlook, etab.) .EUS posta helbideak eskaintzen ez dituztenez, .EUS posta-helbide bat edukitzeko .EUS domeinu-izen bat eduki behar duzu. Domeinu-izen hori zuretzako soilik izan daiteke, familiarentzako, enpresarentzako, etab. (Domeinu-izena erregistratzeko laguntza behar baduzu irakurri Zer egin behar dut domeinu-izen bat erregistratzeko? laguntza artikulua).

Posta-helbideak normalean domeinu-izenarekin batera erosten diren zerbitzu bat da, aparteko zerbitzu bezala kontratatuta. Hala ere, erregistratzaile batzuek domeinu-izenaren prezioan posta-helbideak ere eskaintzen dituzte. Gure webguneko prezio-taulan ikus dezakezu zein erregistratzailek eskaintzen dituzten posta-helbideak. Behar duzun posta-helbide kopuruaren arabera horietako erregistratzaile batekin erregistra dezakezu domeinu-izena, posta-helbideengatik ordaindu behar ez izateko. Horrekin nahikoa ez bada, taulako edozein erregistratzailerekin kontrata ditzakezu posta-helbideak domeinu-izena erregistratzen duzunean. Domeinu-izena erregistratu ostean erabaki baduzu posta-helbideak erostea, erosoena horretarako domeinu-izena erregistratzeko erabili duzun erregistratzaile berdina erabiltzea da.

Was this article helpful?

Related Articles