Nola jar dezaket martxan nire .EUS posta-helbidea?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Posta elektronikoa
  4. Nola jar dezaket martxan nire .EUS posta-helbidea?

Erregistratu duzun domeinu-izenarentzako posta-helbideak sortzeko aukera baduzu (erregistratzaileak berak erregistroaren prezioaren barruan eskaintzen dituelako, edota aparteko zerbitzu bezala kontratatu dituzulako), zure erregistratzailearen webgunean kudeatu ahalko dituzu zure domeinu-izenaren posta-helbideak.

Horretarako erregistratzailearen webgunean zure erabiltzaile-kontuarekin saioa hasi beharko duzu. Posta-helbideak kudeatzeko atalean ikusiko duzu posta-kontua sortzeko aukera. Posta-helbide hori erregistratzaileak eskainitako webmail tresna (posta begiratzeko erabiltzen den webgunea) erabilita kudeatu ahalko duzu. Zure e-posta kontu guztiak toki berdinetik kudeatzea nahiago baduzu, .EUS helbide hori zure gainontzeko kontuak kudeatzen dituzun zerbitzuetan (Gmail, Outlook, Thunderbird, etab.) erabil dezakezu. Zure erregistratzaileari galdetzekotan, zerbitzu bakoitzarentzako urratsak azalduko dizkizute, erabili beharreko konfigurazio informazioarekin batera. Bestela, Gmail-entzako konfigurazio urrats orokorrak topa ditzakezu Nola konfiguratu dezaket nire posta-helbidea Gmail-en? laguntza artikuluan.

Was this article helpful?

Related Articles