Nola jar dezaket .EUS domeinu-izena nire Wix webgunean?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Webgunea
  4. Gidak
  5. Nola jar dezaket .EUS domeinu-izena nire Wix webgunean?

Wix plataformarekin webgune bat sortzen duzunean bere helbidea zurewebgunea.wix.com itxurakoa izango da, hau da, zure webgunearen izenburua wix.com domeinu-izenaren azpidomeinu bezala agertuko da. Webgunearen helbide erakargarriago eta oroitzeko errazago bat nahi baduzu, Wix-ek aukera ematen du zure domeinu-izena gehitu eta zure webgunearen helbidea zurewebgunea.eus itxurakoa izateko. Wix-en erabiltzaile gunean domeinu-izenak erosteko aukera dago, baina oraingoz ez dute .EUS domeinu-izenik saltzen. Hala ere, Wix-etik kanpo erositako domeinu-izenak gehitzeko aukera ere baduenez, .EUS domeinu-izena gehitu ahalko duzu.

Wix-en domeinu-izen bat gehitu ahal izateko, ordainpeko plan bat kontratatuta eduki behar duzu. Aukeratu beharreko plana zure beharren araberakoa izango da, baina domeinu-izena gehitzeko bakarrik behar baduzu, Connect Domain plana hautatuta nahikoa da.

Ordainpeko plana kontratatu duzunean, pantailaren goian eskuinaldean dagoen erabiltzailearen aukera sakatu eta agertuko zaizkizun aukeretatik Dominios hautatu. Agertuko zaizkizun bi aukeretatik Conecta un dominio que ya tienes hautatu, dagoeneko erregistratuta daukagun domeinu-izena gehitzeko.

Domeinu-izena lotu nahi diozun webgunea hautatzeko eskatuko dizu, eta gero, konektatu nahi duzun domeinu-izena idatzi beharko duzu. Horren ondoren domeinu-izena erregistratzeko erabili duzun erregistratzailea eskatuko dizu. Domeinu-izena erregistratzeko erabilitako enpresa agertzen ez bada, aukera orokorra hautatu.

Domeinu-izena Wix-en gehituta daukazu, orain domeinu-izena Wix-era bideratzea falta da. Erregistratzailea hautatzean domeinu-izena konfiguratu ahal izateko DNS izen-zerbitzariak agertuko zaizkizu (ns.wixdns.net-ren antzeko zerbait izango da). Izen-zerbitzari horiek kopiatu eta zure erregistratzailera idatzi zure domeinu-izenaren izen-zerbitzariak (gaztelaniaz, Servidores de nombre) kopiatu dituzun horiek izatea nahi duzula esanez. Nahiago baduzu zuzenean egin ahalko duzu aldaketa zure erregistratzailearen kudeaketa paneleko DNS atalean.

Aldaketa egin eta ordu pare batera (batzuetan denbora gehiago behar izaten da) zure Wix-eko webgunea ikusiko duzu domeinu-izena bisitatzean.

Was this article helpful?

Related Articles