Nola jar dezaket .EUS domeinu-izena nire Jimdo webgunean?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Webgunea
  4. Gidak
  5. Nola jar dezaket .EUS domeinu-izena nire Jimdo webgunean?

Jimdo-rekin webgune bat sortzen duzunean helbide bat esleituko zaizu automatikoki, zerbait.jimdo.com itxurakoa izango dena. Zerbait azpidomeinu hori automatikoki esleituko zaizu eta ez du loturarik izango zure webgunearen izenburuarekin, ausaz erabakitako letra batzuk izango direlako, zu eta zure bezeroei webgunearen helbidea oroitzea zailduz. Webgunearen helbide erakargarriago eta oroitzeko errazago bat nahi baduzu, Jimdo-k aukera ematen du zure domeinu-izena gehitu eta zure webgunearen helbidea zurewebgunea.eus itxurakoa izateko.

Jimdo-n zure domeinu-izena gehitu ahal izateko, eskaintzen duten ordainpeko planetako bat kontratatu behar duzu. Domeinu-izena soilik gehitu nahi baduzu JimdoPro plana ordaintzearekin nahikoa da.

Ordainpeko plana kontratatzean domeinu-izen bat gehitzea eskainiko dizu, dagoeneko erregistratuta daukazun domeinu-izen bat gehitzea hautatu. Ordainpeko plana lehendik kontratatuta bazeneukan kudeaketa paneleko Ajustes ataleko Dominios azpiatalean gehitu ahalko duzu domeinu-izena.

Horrekin domeinu-izena Jimdo-ko webgunera lotuta edukiko duzu eta, bukatzeko, domeinu-izena Jimdo-ra bideratzea falta da. Horretarako, domeinu-izenaren izen-zerbitzariak aldatu behar dira, hauek izan daitezen:

ns1.jimdo.com

ns2.jimdo.com

Aldaketa hori zure erregistratzailearen kudeaketa paneleko DNS atalean egin ahalko duzu edo, nahiago baduzu, zure erregistratzailera idatzi zure domeinu-izenaren izen-zerbitzariak (gaztelaniaz, Servidores de nombre) bi horiek izatea nahi duzula esanez.

Aldaketa egin eta ordu pare batera (batzuetan denbora gehiago behar izaten da) zure Jimdo-n egindako webgunea ikusiko duzu domeinu-izena bisitatzean.

Azkenik, ezarpenen ataleko Dominios azpiatalean ziurtatu zure .EUS domeinu-izena dela domeinu-izen nagusi bezala ezarrita dagoena. Horretarako, Dominio principal jarri behar du .EUS domeinu-izenaren alboan.

Was this article helpful?

Related Articles