Nola instalatu dezaket Elia plugina? [1/3]

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Elia
  4. Nola instalatu dezaket Elia plugina? [1/3]

Laguntza artikulu hau WordPress-eko Elia pluginaren funtzionamendu eta erabilera azaltzen duen artikulu seriearen lehena da, pluginaren instalazioa azaltzen duena. Elia plugina Elhuyar Fundazioak eta PuntuEUS Fundazioak elkarlanean garatutako plugin bat da, WordPress-ekin garatutako webguneentzat. Plugin honek zure webgunea eleanitz bihurtzeko aukera emango dizu, dagoeneko zure webgunean dauzkazun edukiak euskarara itzultzeko aukera eskainiz. Zehazki, itzulpenak gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana zein galizieratik euskarara egiteko aukera ematen du.

Serie honen gainontzeko artikuluak irakurri nahi badituzu, jarraian dituzu:


Plugina erabiltzen hasteko Elia plugina zure WordPress webgunera gehitu beharko duzu. Hori egiteko bi aukera daude.

Pluginen katalogotik

Biderik azkarrena zure webgunearen kudeaketa gunean Pluginak ataleko Gehitu berria aukera sakatzea da.

 

 

WordPress-en pluginen katalogoa agertuko zaizu. Bilatzailean “Elia” bilatu eta emaitzetan ikusiko duzu Elia plugina. “Instalatu orain” botoia sakatzean WordPress-ek instalazio prozesua hasiko du.

 

FTP bidez

FTP bidez ere instalatu dezakezu plugina. labur.eus/elia-plugina helbidean daukazu eskura pluginaren azken bertsioa. “Download” aukera sakatuta pluginaren fitxategiak eskuratuko dituzu, zip formatuko fitxategi trinkotu batean.

 

 

Fitxategi horiek erauzi ostean, zure webgunea kokatuta dagoen zerbitzarira igo beharko dituzu FTP bidez. Zehazki, wp-content/plugins/ karpetan kokatu behar dituzu fitxategiok.


Artikulu seriearen hurrengo alea irakurri nahi baduzu, irakurri Nola konfiguratu behar dut Elia plugina? artikulua.

Artikulu hau lagungarria izan al zaizu?

Related Articles