Nola egiten dira itzulpenak Elia pluginarekin? (3/3)

Laguntza artikulu hau WordPress-eko Elia pluginaren funtzionamendu eta erabilera azaltzen duen artikulu seriearen hirugarrena (eta azkena) da, pluginaren instalazioa azaltzen duena. Elia plugina Elhuyar Fundazioak eta PuntuEUS Fundazioak elkarlanean garatutako plugin bat da, WordPress-ekin garatutako webguneentzat. Plugin honek zure webgunea eleanitz bihurtzeko aukera emango dizu, dagoeneko zure webgunean dauzkazun edukiak euskarara itzultzeko aukera eskainiz. Zehazki, itzulpenak gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana zein galizieratik euskarara egiteko aukera ematen du.

Serie honen gainontzeko artikuluak irakurri nahi badituzu, jarraian dituzu:

API gakoa zehaztuta dagoenean, gaztelania, frantses, katalan, galiziera edota ingelesetik euskararako itzulpenak egin ahalko dituzu. Horretarako, itzuli nahi duzun artikulu edo orrialdera joan beharko duzu.

WordPress-en editorean irekitzean, eskuineko zutabean “Hizkuntza” atala topatuko duzu. Itzulpena egiteko, “Itzuli dokumentu hau” azpiatalean dagoen taulan Euskara bilatu, eta “+” botoia sakatu, euskarazko orrialdea sortzen hasteko.

Euskarazko orrialdearen editorean irekiko zaizu. Aukera duzu itzulpena zuk zeuk egiteko, edo Elhuyar Elia itzultzaile automatikoa erabilita. Itzulpen automatikoa egiteko “Itzuli Catalan(e)tik Euskara(e)ra” botoia sakatu beharko duzu. Botoi hori eskuineko zutabeko “Hizkuntza” atalean topatuko duzu, berdez inguraturik. Adibide honetan katalana-euskara itzulpena egiten ari gara. Noski, jatorrizko hizkuntza beste bat bada, botoiaren izenburua era egokian moldatuko da.

Itzulpenaren botoia sakatzean itzultzaile automatikoari eskaera bat egingo zaio eta handik segundu gutxira euskarazko itzulpena agertuko da izenburu eta testuan. “Argitaratu” botoia sakatzean euskarazko orrialdea zure webgunean argitaratuko da. Horren aurretik, baina, komeni da itzulpen automatikoa errebisatzea, egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

Prozedura berdina jarraituz nahi bezain beste orrialde eta artikulu itzultzeko aukera dago. Hala ere, testu kopurua bereziki handia denean baliteke itzultzailea erabiltzeko mugak izatea, eta ordainpeko bertsioa erabili behar izatea. Horrela bada, info@elia.eus helbidean lagunduko dizute.

Hizkuntz hautatzailea gehitzeko

Itzulpenak prest daudenean zure webgunea eleanitza izango da eta bisitariek webgunean ezarritako edozein hizkuntzatan irakurri ahalko dute zure edukia. Era lehenetsian zure webgunearen hizkuntz nagusian erakutsiko zaizkio edukiak webgunea lehen aldiz bisitatzen duten erabiltzaileei. Hizkuntz lehenetsia eta erabiltzaileak nahiago duen hizkuntza berdina ez diren kasuetarako komeni da webgunean hizkuntz aldatzailea gehitzea, erabiltzaileei aldatzeko aukera errazteko.

Elia pluginak webgunean hizkuntz aldatzaile bat gehitzeko aukera ematen dizu. Gehitzeko, WordPress-en kudeaketa paneleko ezker zutabean “Elia” aukera sakatu behar duzu.

Hautatzailea gehitzeko aukera ezberdinak dauzkazu, webgunearen menu batean kokatzeko, WordPress-en widget batean, orriaren oinean, edo zuk aukeratutako kokapen batean (aukera honek programazio jakintza eskatzen du). Horietako aukera bakoitzean hizkuntz hautatzailearen itxura aldatzeko aukera izango duzu, zure webgunearen itxurarekin bat datorren diseinu bat gehitu ahal izateko. Hauek dira hautatzaileak izan ditzakeen kokapenak:

Menu batean: zure webgunean menu bat eduki behar duzu aukera hau baliatzeko, edo menu bat sortu. Bat baino gehiago baduzu, hautatzeko aukera izango duzu.

Widget batean: WordPress-eko txantilioi bakoitzak widget-ak kokatzeko kokaleku ezberdinak ditu. Zure txantilioiak ahalbidetzen dituen txantilioi horietako batean gehitu dezakezu.

Webgunearen oinean: aukera honekin zure webgunearen footer-ean kokatu ahalko duzu hizkuntz hautatzailea.

Zuk aukeratutako kokapen batean: aukera hau baliatzeko komenigarria da programazio jakintza izatea. Artikulu honetan azaltzen da xehetasun handiagorekin.

Aukeratzen duzun kokapena aukeratzen duzula, hautatzailearen itxura moldatzeko aukera izango duzu. Aukeren artean kolorea eta hizkuntzak adierazteko modua (banderen bidez, hizkuntzaren izena erabilita, etab.) konfiguratu ahalko dituzu.

Artikulu hau Elia pluginari buruzko artikulu serieko azkena da, gidako lehen artikulua hemen ikus dezakezu.