Ez dit domeinu-izena transferitzen uzten

Domeinu-izen baten transferentzia eskatzen uzten ez badizu:

  • Ziurtatu domeinu-izena erregistratu, transferitu edota jabearen datuak aldatu zenituenetik gutxienez 60 egun pasa direla.
  • Ziurtatu zure oraingo erregistratzaileak ez duela domeinu-izena transferitzeko aukera blokeatu clientTransferProhibited ezarpena erabilita. Horrela bada erregistratzailearekin harremanetan jarri transferentzia desblokeatu dezaten, edota desblokeatu ezazu kudeaketa panelean.

Transferentzia eskatu baduzu baina bukatu aurretik bertan behera gelditu bada, ziurtatu domeinu-izenaren kontaktu administratiboak konfirmazio e-maila jaso eta bertan esandako urratsak jarraitzen dituela transferentzia konfirmatzeko.

Transferentzia egiteko laguntza behar baduzu, Nola transferitu dezaket nire domeinu-izena? artikuluan informazio gehiago aurki dezakezu.