Domeinu-izena ezabatu zait, nola berreskuratu dezaket?

  1. Home
  2. Knowledge Base
  3. Domeinua
  4. Berreskuratzea
  5. Domeinu-izena ezabatu zait, nola berreskuratu dezaket?

Domeinu-izen bat bere iraungitze-epea iristen denerako berritzen ez bada domeinu-izena ezabatze fasean sartuko da. Fase horrek 30 egun irauten ditu eta, domeinu-izenaren jabea bazara, epe hori daukazu domeinu-izena berreskuratzeko. Berreskuratzea martxan jarri nahi baduzu zure erregistratzailearekin hitz egin, berak esango dizu eragiketaren kostua eta jarraitu beharreko prozedura zein den. Kontutan izan domeinu-izena berreskuratzean hau urtebeterako berrituko dela, horretarako gehiago ordaindu beharrik gabe.

Berreskuratzea ordaindu nahi ez baduzu, beste aukera bat domeinu-izena ezabatzera itxarotea da, domeinu-izena libre geratzean berriz ere erregistratzeko. Domeinu-izena iraungitze-epea pasa eta 30-35 egunetara erregistratu ahalko duzu berriz ere, domeinu-izena ezabatu ondoren 0-5 egun irauten duen ausazko tartea itxaron behar da eta. Whois.eus erabilita jakin ahalko duzu domeinu-izena libre gelditu den ala ez. Dena den, kontutan izan hori egiteak arriskua daukala, libre gelditzen denean beste edonork ere erregistratu ahalko duelako.

Was this article helpful?