Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera ospatuko du Euskarazko Internet Eguna, hirugarrenez. Zuk ere gurekin ospa dezakezu, noski, gonbidatuta zaude. Ekitaldia Miramon Parke Teknologikoan izango da maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Izena emateko sakatu orri honen amaieran aurkituko duzun esteka. Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa eta UEU.