SD Eibarrek Euskararen normalizazioan egiten diharduen lana eta aurrera begira eman nahi dituen asmoak aurkeztuko ditu prentsaurrean.
Denboraldi honetan Eman Hegoak Euskarari kanpainan parte hartu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailbururordetzarekin. Orain, www.sdeibar.eus webgunea aurkeztuko, euskararen interneteko komunitatearekin bat egin eta euskara nazioartean ikusgarri egin asmoz. Bi egitasmo hauek lehen harria dira, aurkeztuko den euskararen garapenerako estrategian.
Hizlariak:
Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
Mikel Larrañaga, SD Eibarreko presidenteordea
Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko Zuzendaria