Kode-poesia laborategian oinarriak ezagutu eta esperimentazio gunea sortuko dugu. Literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Adibide gisa zenbait kode-poema aztertu ondoren, norberak bereak egiteko baliabideak emango dira.
Parte-hartzea doakoa da, helbide honetan eman dezakezu izena.
Bertol Arrieta Kortajarena izango da ikastaroko irakaslea. Informatikaria eta idazlea, hizkuntzaren prozesamendu automatikoa xede duen IXA taldean aritu da ikerkuntza-lanetan hainbat urtetan. Bertsoak automatikoki aztertzea eta sortzea izan da bere azken eginahaletako bat.