Basque Industry 4.0 ekitaldiaren VI. edizioa ospatuko da azaroaren 20an eta 21ean BEC erakusketa azokan. Aurtengo edizioan espazioa handitu da eta zibersegurtasunak berariazko gunea izango du.
Gune horretan kokatuko da .EUS domeinuaren standa, bisitariei .EUSek domeinuak segurtasunarekin duen konpromisoa azaltzeko.
Horrez gain, web garapenaren inguruko sektorean lan egiten dute profesionalentzat jardunaldi espezializatua eskainiko da. Kasu honetan plazak mugatuak dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa da:
Egitaraua
10:00 Irekiera eta ongietorria.
10:10 ICANN: Andrea Beccalli.
10:30 SPRI: IKTen garapenerako 2020rako laguntzak
10:50 .EUS domeinua: zabaldu zure merkatua .EUS domeinuarekin
11:10 BCSC: software segurua garatzeko gakoak
11:30 .EUS domeinua: zibersegurtasuna .EUS domeinuan
11:40 Dinahosting: Dinaweb-etik dinahosting-era, dinahosting aurkezten dizugu!