Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke.
Aurtengo Internet egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, elkarlanean landutako proiektua aurkeztuko dute PuntuEus Fundazioak, CodeSyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak.
Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.
Zatoz eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!
Izena emateko sakatu orri honen amaieran aurkituko duzun esteka.
Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatiba.