Cargando Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • Este ekitaldia ha pasado.

Euskarabildua

5 azaroa, 2015 @ 9:00 am - 2:00 pm

Euskarabildua jardunaldiaren laugarren edizioan besteak beste, TV3 edo Shazam-eko ordezkariak izango dira, pantaila anitzen errealitateari buruz hitz egiteko.

Aurten streaming bidez jarraitu ahal izango da jardunaldia eta live storytelling edo jarraipen bizia egingo da marrazkilari baten laguntzarekin

Azaroaren 5ean Euskarabildua jardunaldia egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Laugarren jardunaldiaren izenburua “Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean” da.

Jardunaldia Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña Taldeak antolatzen dute teknologia berrien eta hizkuntzen arteko topagunea izateko helburuarekin, euskarari protagonismoa emanez.  Hala, beste batzuekin ezagutza partekatzeko eta kanpoko esperientziak ezagutzeko aukera izango da azaroaren 5ean.

Urtero bezala, bertako adituez gain, atzerriko hizlari ezagunak entzuteko aukera izango da, hala nola: Kataluniako TV3 kateko ordezkariak, mundu osoan ezaguna den Shazam erakundekoa, Pictanovokoa…

Jardunaldian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, webgunetik egin behar da eta doan da.

Bestalde, aurten berrikuntza aipagarriak bi dira: jardunaldia streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da eta live storytelling edo jarraipen bizia egingo da marrazkilari baten laguntzarekin. Hau da, hitzaldietan esaten dena mural moduko batean jasoko da eta marrazkilariak murala marrazten duen bitartean berau proiektore batean ikusiko da, unean-uneko Twitter jarioarekin batera eta entzuleek euren gailu mugikorren bidez egiten dituzten galderak jasoz, besteak beste. Era berean, entzuleek murala euren mugikorreetan zehaztasun handiagoz ikusteko aukera izango dute.

Pantailez inguratuta bizi gara, gailu bat baino gehiago erabiltzen dugu egunean zehar eta konturatu gabe, batetik bestera egiten dugu salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara.  Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik begiratuta, aukera ugari zabaltzen ditu, baina errealitate ukigarria da edo etorkizuneko asmo handiak dira?  hurrengo urtetan norantz zuzendu behar dugu? Galdera hauei eta gehiagoren inguruan hausnarketa bultzatzea da jardunaldien helburua.

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Hitzaldia: La realidad multipantalla nos rodea. Ferrán Clavell – CCMA-ko berrikuntza eta analitika digitaleko burua – TV3 (Katalunia)
  • 09:50: Teknologia ikus-entzunezko komunikazio eta marketinaren mesedetan
    • Eli Pombo (kudeatzailea, iametza interaktiboa)
    • TBARGIA proiektua Julen Irazoki (garapena, iametza interaktiboa) eta Mikel Zorrilla (Vicomtech-IK4-ko proiektuen arduraduna eta ikertzailea)
    • Gorka Bereziartua (kazetaria, Argia)
  • 10:45: Hitzaldia: El tratamiento lingüístico en el entorno multipantalla-second screen. Geni del Vilar – TV3 (Katalunia)
  • 11:15: Atsedenaldia
  • 12:00: Hitzaldia: Shazam, bringing magic to cross media engagement. Filippo Vizzotto – Herrialdeko arduradun komertziala – SHAZAM (Italia)
  • 12:35: Hitzaldia: The creative industries in EuropeThe example of North Pas de Calais Region. Philippe Freville – Pictanovo (Frantzia)
  • 13:00: Mahai ingurua: Sormen industria Euskal Herrian. Pantaila anitzen errealitatea posible ote da hemen? Moderatzailea: Lore Martinez Axpe
  • Live Storytelling Garbiñe Ubeda marrazkilari eta kazetariaren eskutik

Xehetasunak

Data:
5 azaroa, 2015
Ordua:
9:00 am - 2:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Web orria:
http://www.euskarabildua.eus/

Antolatzailea

Iametza Interaktiboa
Teléfono:
(+34) 943 376 716
Web orria:
http://www.iametza.eus/

Lekua

San Telmo Museoa
Plaza Zuloaga, 1
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map
Teléfono:
(+34) 943 48 15 80
Web orria:
http://santelmomuseoa.com