Euskarak inguru digitalean duen presentziaz hausnartuko dute datorren urriaren 5ean euskara ala ezkara zikloaren baitan. Kultura ardatz duen jardunaldiak so egin nahi dio euskarak eremu digitalean daukan presentziari, horretarako Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udaletxeak eta PuntuEUS Fundazioak elkarnanean prestatu dute publiko guztietarako egitaraua. Hitzaldiak, ikerketak, mahainguruak eta kontzertuak eskainiko dira goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30ak bitartean Elgoibarko IMH ikastetxean. Tartean mokadu bazkaria ere egingo da eta matrikularen prezioa 35 eurotakoa da.
Euskarak ingurune digitalean duen presentziaz hausnartzeko Euskal Herriko hamasei aditu eta aritu elkartuko dira Elgoibarren. Ikuspuntu anitzek josiko dute eguna, hizkuntzaren erabilera eta transformazioa, euskararen marka, euskara eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, burujabetza digitala edota aisialdia izango dira mintzagai.
Aurtengo zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta PuntuEUS Fundazioak elkarlanean antolatutakoa da.
Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.
9:30: Ongi etorri Elgoibarrera! 9:45: Esnatzeko! Jokin Trikitix
10:00: Zergatik egon behar du euskarak ingurune digitalean? Josu Waliño
10:30: Bagaude ingurune digitalean?
– Euskara badago? Ainhoa Arregi
– Eta euskal kultura? Josu Landa
11:30: Kafea eta pastak
12:00: Sozializatzen dugu ingurune digitalean daukaguna?
-Zergatik da garrantzitsua daukaguna sozializatzea? Harkaitz Zubiri
-Euskara sarean. Marka berria: Angeriñe Elorriaga
13:00 Mahaingurua: Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Leire Palacios, Asier Garaialde, Gorka Julio eta Xabier Landabidea.
13:45: Baliabide teknologikoak euskararen eta kulturaren heziketa arautuan: Imanol Epelde
14:15: Pintxo-bazkaria
15:30: Txantxangorria kantuan! Gabi de la Maza
16:00: Euskarazko Kode-poesia Laborategiaren aurkezpena: Manex Garaio eta Bertol Arrieta
16:30: Mauriziak ez dau inor hil!: Ines Osinaga eta Lorea Argarate
17:30: Amaiera!