.EUS domeinuak 5 urte. Bazatoz?
Atzo goizean gertatu zela dirudi, baina ez, euri asko egin du euskaldunok sarera jauzi egin genuenetik.
.EUS domeinua, ostera, beti gure artean egon dela dirudi baina ekainaren 28an beteko dira 5 urte lehenbiziko .EUS webguneak sareratu zirenetik. Egun historikoa izan zen, euskara eta euskal kulturaren marka digitala, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona errealitate bihurtu zen
Ekainaren 28an elkartuko gara Bilboko Kafe Antzokian. Berriz ere lorpen hura ospatu, bideari heldu eta gailurrera begira jartzeko. Goizeko 11:00etan, eta ordubetez, Oreka TX… ez gara aspertuko.
Ekitaldian espero zaitugu; gogoan izan, indarrak dituenarentzat gailurra beti dago gorago!