Euskararen erabilera enpresa webgunetan

 

Tresnak

Orrialde honetan zure webgunea euskaratzeko tresna batzuk topatuko dituzu, baita zure gailu eta nabigatzaileak euskaraz jartzeko zenbait tresna lagungarri ere.

Elia plugina

Zure webgunea .EUS domeinua bada, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa erabilita webgunea doan euskaratu dezakezu. Elia webgune-itzultzailea plugin bat da eta WordPress plataforman garatutako webguneetan funtzionatzen du. .EUS domeinudun webguneen eskura dago, edukia automatikoki eta doan itzultzeko. Horretarako bi urrats hauek eman behar dituzu:

  1. Pluginaren eskaria egiteko formularioa bete.
  2. Eliaren plugina deskargatu.

Badakigu zalantzak izan ditzakezula, eta horregatik, plugina instalatzeko laguntza-gida eskura dago.

Itzultzaile automatikoa

Elia pluginaz gain Eusko Jaurlaritzak bere webgunean argitaratuta daukan itzultzaile neuronala ere eskura daukazu. Doako zerbitzu honen bidez gaztelania, frantses eta ingelesetik euskararako itzulpenak egin ahalko dituzu, baita euskaratik hizkuntza horietarako itzulpenak ere.

Lehen hitza aplikazioa

Android sistema eragilerako garatutako aplikazio honek zure gailua euskaraz jartzeko urratsak errazten ditu. Gaur egun, gailu gehienek onartzen dute euskara, baina aplikazioak euskaraz egon daitezen oso garrantzitsua da gure gailuak euskaraz konfiguratzea.

Euskal erabiltzaile komunitatea handitzen doan heinean, errazagoa izango da Instagram, Netflix eta bestelako aplikazio ezagunenak euskaraz topatzea. Lehen hitza aplikazioak aukera ematen dizu mugikorrean hizkuntza bat baino gehiago konfiguratzeko, aplikazio bat euskaraz ez dagoenean beste hizkuntza horretan egon dadin.

Lehen hitza nabigatzailetako gehigarriak

Lehen Hitza proiektuarekin jarraituz, Firefox eta Chrome nabigatzaileetarako garatutako gehigarriek zure nabigatzailea euskaraz jartzen laguntzen dizute. Mugikorrak euskaraz izatea bezain garrantzitsua da nabigatzailea euskaraz egotea. Hala ere, euskal erabiltzaileen kasuan gehienetan erdaraz egoten da, kasuen % 80-90ean.

 

Eskuliburuak

Orrialde honetan .EUS domeinu-izena martxan jartzeko material lagungarria topatuko duzu. Batetik, domeinu migrazioa egiteko gida bat daukazu hemen. Bestetik, ohiko galderak eta gidak ikusi nahi badituzu, ezagutza-gunean topatuko duzu behar duzun informazioa.