Zabaldu ate berri bat

Egoera larri honen ondorioz zure negozioaren ateak itxi behar izan badituzu, zabaldu ate berri bat.

Ostalaria, merkataria, kulturgilea… bazara lagundu nahi dizugu. PuntuEUS Fundazioak zure jarduera edo proiektua digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaini nahi dizkizu: .EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe lehen urterako.

  • Zure jarduera zabaltzeko .EUS domeinu-izena, zure online presentzia indartzeko.
  • Hosting-a, zure webgunea bertan jartzeko.
  • Zure domeinu-izena duen helbide elektronikoa, bezeroekin komunikatu ahal izateko,

Deskontu-kodea eskuratzeko ondorengo formularioa bete behar duzu, zure eta zure jardueraren datuekin. Eskaera hori jaso eta gutxira jasoko duzu deskontu-kodea adierazitako helbide elektronikoan. Saiatuko gara ahalik eta tarte laburrenean bidaltzen baina, bidalketa eskuz egiten dugunez, baliteke kodea berehala ez jasotzea. Kontuan izan eskaintza honetan parte hartzeko baldintzak.

Laguntzarik behar baduzu jarri gurekin harremanetan laguntza@domeinuak.eus helbidera idatzita edo +34 943 08 50 51 zenbakira deituta.

 

Ekimen honen laguntzaileak:

Eskaintza-Dinahosting
Eskaintza-cdmon