SSL  ziurtagiriak  doan  zure  .EUS    domeinuetarako

Orain Googlek HTTPS protokoloa lehenesten du bilaketen posizionamenduan. Horregatik, PuntuEUSek eta Izenpek lagundu nahi dizugu zure .EUS domeinuetan Izenperen SSL ziurtagiri bat doan eskainiz.

Izenperen ziurtagiriek bermerik handienarekin ziurtatzen dute zure webgunea; izanere, CA/Browser-en parte den eta mundu mailako onespena duen izaera publikoko ziurtapen-autoritate bakarra da. Izenperekin lan eginda, gainera, gertutasuna eta aholkularitza-zerbitzua dituzu.

Domeinuak ez dira denak berdinak. .EUS domeinuak egunero monitorizatzen ditu erregistratutako web guztiak malware, phishing, spam, typosquatting, nortasun-faltsutze edo beste jardunbide desegokirik badagoen ikusteko.

Ziurtagiriak nola eskuratu pausuz pausu azaltzen duen gida irakur dezakezu.

SSL ziurtagiriak izenperen labur.eus/ssl-eskaera helbidean eska daitezke.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+