Karaktere bat eta biko .EUS domeinu-izenak

Karaktere bateko eta biko .EUS domeinu-izenen erregistro librea ireki da

Dagoeneko aktibatu dira babes fasean erregistratu ziren domeinu-izenak. Horrekin bat, fase irekia abiatu da. Horrek esan nahi du karaktere bateko eta biko domeinu-izenen erregistroa publiko orokorrari ireki zaiola eta, eskatu ahala esleituko direla izenak automatikoki.

Karaktere bateko eta biko domeinu-izenak mugatuak eta estima handikoak dira. Domeinu hauek duten berezitasunagatik ezohiko prezioa izan ohi dute. Erregistratzaile bakoitzak zehazten du haren prezioa eta alta zein berritzetarako aplikatzen da.

Erregistroa

Jarraian ikus dezakezu erregistratzaileen zerrenda eta baldintzak. Horietako edozeinetan egin dezakezu erregistro-eskaria. Irakurri erregistrorako baldintzak.

   
Laguntza

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.