Elia WordPress itzultzaile automatikoa doan

Zure webgunea .EUS bada, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa erabilita webgunea euskaratu dezakezu. Elia webgune-itzultzailea plugin bat da eta WordPress plataforman garatutako webguneetan funtzionatzen du. .EUS domeinudun webguneen eskura dago, edukia automatikoki itzultzeko. Horretarako, bi urrats hauek eman behar dituzu:

  1. Pluginaren eskaria egiteko formularioa bete.
  2. Eliaren plugina deskargatu.

Badakigu zalantzak izan ditzakezula, eta horregatik, plugina instalatzeko laguntza-gida eskaintzen dizugu.

Bestalde, oraindik ez baduzu .EUS domeinua erregistratu, dauden aukerak alderatu alderatu eta egokiena hautatu dezakezu. Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.