
Euskal Herriko Unibertsitatea eta PuntuEUS Fundazioaren artean zabaldutako lankidetza hitzarmenaren baitan .EUS domeinuak baldintza berezitan eskura ditzakete kolektibo hauetako kideek:
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek .EUS domeinuak doan erregistratu ditzakezue deskontu-kodea bidez. Domeinuaren doakotasuna ikasle zaren bitartean mantenduko da eta ikasketa-proiektu, blog pertsonal edo aisialdirako webguneetan .EUS domeinua erabiltzeko balio du.
- EHUAlumni elkarteko kide eta EHUko langileek %25eko deskontu-kodea eskuratzeko aukera duzue .EUS domeinua erregistratzeko.
UPV/EHUko kideek deskontu-kodea jasotzeko formulario hau bete behar duzue. Behin formularioa beteta deskontu-kodea jasoko duzue e-mailean. Deskontu-kode hori hainbat enpresa erregistratzailetan erabili daitekeenez, domeinua non erregistratu hautatu beharko duzu. Aukeran dituzun enpresa guztiekin domeinu-izena doan erregistratzeko aukera izango duzu (%25eko deskontua ikasle ohi eta langileentzat), eta horietako batzuek ikasleei hosting-a doan eskainiko dizuete urtebeterako:
![]() |
![]() |
Domeinua | Domeinua+hosting-a |
![]() |
![]() |
Domeinua | Domeinua+hosting-a |
![]() |
|
Domeinua |
Kolektibo hauetako kidea bazara eta domeinu-izen bat erregistratu nahi baduzu, formulario hau bete behar duzu, deskontu-kodea eta jarraibideak jasotzeko: Erregistrorako kodea eskatu
Kolektibo hauetako kidea bazara eta goian aipatutako erregistratzaile batean daukazun domeinu-izen bat berritu nahi baduzu, ondorengo formularioa bete behar duzu: Berritzerako kodea eskatu