PuntuEUS 2021 – 2023
PuntuEUS Fundazioak 2021-2023 Plan Estrategikoa landu du. Plan Estrategiko honetan datozen urtetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dira, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak finkatuz.
2021-2023 Plan Estrategikoan honako xedea definitu du PuntuEUS Fundazioak:
Gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea
Xede honen garapenaren bidez PuntuEUS Fundazioaren ikuspegia betetzea dugu helburu, honakoa:
.EUS nagusi izatea euskararen lurralde digitalean
Hau errealitate bihurtzeko lau erronka estrategiko identifikatu ditugu:
- GIZARTE DIGITAL EUSKALDUNA:
- Ingurune digitalean euskararen eskaintza eta erabilera areagotu
- Euskararen garapen digitala neurtu eta sustatu
- Gizarte digital euskalduna gaitu
- DOMEINUA:
- Produktua eta zerbitzua etengabe hobetu, egokitu eta berritu
- Domeinuaren balio-proposamena berrikusi eta ezagutarazi
- Bezeroak erakarri eta haien fidelizazioa indartu
- KUDEAKETA AURRERATUA:
- Barne-prozesuak optimizatu
- Etengabeko hobekuntza bermatu
- INDUSTRIA DIGITALA: .
- Marka birposizionatu
- Transformazio digitaleko ekosisteman errotu
- Domeinuen nazioarteko sektorean egon eta eragin
Eta erronka horiek garatzeko, Fundazioaren balioak dira gure oinarria:
- PRESTIGIOA: Egiten duguna ongi egitea maite dugula hautematen da.
- ELKARLANA: Egituratik hasi eta edozein ekimenetan elkarlana eta gardentasuna abiapuntu eta helburu.
- AUSARDIA: Erronken aurrean ausartak gara eta egiteko moduetan eta emaitzetan berritzaileak.
- INKLUSIBITATEA: .EUS komunitatea askotarikoa da eta izaera hori naturaltasunez onartu eta sustatzea.
- ERANTZUKIZUNA: Erregistro arduratsua gara, domeinuarekin, gure komunitatearekin, eta gure baloreekin erantzukizunez jokatzen dugu.
- ERALDAKETA: Gure lanarekin euskara eta .EUS komunitatearen berrikuntzan eragiten dugu.
- JAKINTZA: Ingurune digitalean adituak gara eta gure jakintza partekatzen dugu.
Ondoko grafikak laburbiltzen du modu bateratuan PuntuEUS Fundazioaren 2021-2023 Plan Estrategikoa: