PuntuEUS 2020
PuntuEUS Fundazioak 2016-2020 Plan Estrategikoa landu du komunitatearen parte-hartzearekin. Plan Estrategiko honetan datozen urtetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dira, .EUS domeinuaren eta Fundazioaren erronkak finkatuz.
2020 Plan Estrategikoan honako xedea definitu du PuntuEUS Fundazioak:
.EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean,
baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea
Xede honen garapenaren bidez PuntuEUS Fundazioaren ikuspegia betetzea dugu helburu, honakoa:
Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izatea
Hau errealitate bihurtzeko lau erronka estrategiko identifikatu ditugu:
- INGURUNE DIGITALA: Ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea
- DOMEINUA: .EUS izatea Euskal Herriko 3. domeinua
- KOMUNITATEA: Komunitate zabalagoa, handiagoa eta biziagoa lortu
- MARKA: .EUS izatea euskal Ingurune Digitaleko lehenengo erreferentzia
Eta erronka horiek garatzeko, Fundazioaren balioak dira gure oinarria:
- AUSARDIA: Erronken aurrean ausarta eta egiteko moduetan eta emaitzetan berritzailea
- KONPROMISOA: Euskara eta euskararen herriarekin konpromisoa
- ELKARLANA: Egituratik hasi eta edozein ekimenetan elkarlana eta gardentasuna abiapuntu eta helburu
- INKLUSIBITATEA: .EUS komunitatea askotarikoa da eta izaera hori naturaltasunez onartu eta sustatzea
- PRESTIGIOA: Egiten duguna ongi egin behar dugu
Ondoko grafikak laburbiltzen du modu bateratuan PuntuEUS Fundazioaren 2020 Plan Estrategikoa: