.EUS domeinua
Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da
.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
.EUS domeinu bat erabili ahal izateko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek:
- Web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du, edo komunikazioak hizkuntza horretan egin behar ditu
- Web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du
Zergatik .EUS ?
- Identitatea adierazten du: euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen izaera.
- Merkatura eta bezeroarengana gerturatzen zaituen domeinua da, bezeroaren hizkuntzan saltzeko eta euskal enpresen kalitate-ziurtagiria adierazteko.
- Bilatzaileen arau berrietara moldatzen eta identifikatzen laguntzen du.
- Marka babesten du, bidegabe erabil ez dezaten.
Norentzat?
- Erakundeak
- Elkarteak
- Enpresak
- Norbanakoak
2007
.EUS domeinuaren proiektuaren jaiotza
2008
PuntuEus Elkartea eratu zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea egituratzeko helburuarekin
2008-2012
PuntuEUS Elkarteak zabaltze prozesu bat bizi zuen eta guztira 58 elkarte eta erakundek osatzen dute PuntuEus Elkartea
2012
PuntuEus Elkarteak PuntuEus Fundazioa sortu zuen eta azken hau izan zen ICANNen aurrean .EUS domeinuaren eskaria aurkeztu zuena
2013ko ekainaren 14a
Eskari horren ebaluazioaren ondoren jakin genuen .EUS domeinua onartua izan zela
2014ko udaberria
.EUS domeinua Interneten ikusgai
2014ko ekainaren 28a
92 aitzindari online
2014ko udazkena
.EUS domeinuaren abiarazte aldia
2014ko abenduaren 3a
.EUS domeinuaren irekiera orokorra