PuntuEUS domeinuaren inguruan egon daitezkeen zalantza teknikoak argitzen laguntzeko gune bat izango du PuntuEUS Fundazioak Informatikari Euskaldunen Bilkuraren X. edizioan. Manex Garaiok, PuntuEUSeko laguntza-teknikoaren arduradunak, kasu zehatzak konpontzen lagunduko die bertaratzen diren informatikari zein interesdunei.