PuntuEUS Fundazioaren azken bileran, ekainaren 15ean, patronatuaren osaera berritu zen. PuntuEUS Fundazioaren patronatua gizarteko sektore desberdinetako eragile nagusiek osatzen dute, eta orain ESLE eta Euskaltel Fundazioa gehitu dira. Honekin batera, orain arte patronatuan zeuden Partaide, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, EHTIE eta EIIEO erakundeek patronatua utzi dute. PuntuEUS Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie eragile hauei orain arte egindako ekarpen eta lanarengatik.

Aldaketa hauen ondoren arabera patronatu berriaren osaera honakoa da: Kontseilua, Euskal Idazleen elkartea, Euskal Konfederazioa, ESLE, Euskaltel Fundazioa, Euskaltzaindia, EHU, EITB eta PuntuEUS Elkartea.