Irailaren 16ko arratsaldetik aurrera “.eus” domeinuak eskatzeko abiarazte-aldia hasiko da. Aurkezpenean domeinua nork, zergatik, noiz eta nola eskatu azalduko da. Horrez gain, erakunde ezberdinetako ordezkariek zuzenean egingo dute domeinu eskaria.
Parte-hartzaileak
- Josu Waliño Pizarro; puntuEUS fundazioaren zuzendaria
- Iñaki Goirizelaia Ordorika; UPV/EHUko errektorea
- Itxaso Compañon Arrieta; Compañon Arrieta upategiko arduraduna
- Tati Garmendia; Bera Bera Eskubaloiaren arduraduna eta jokalari ohia
- Aines Dufau; Ikas, Euskal Pedagogia Zerbitzuaren arduraduna
- Jose Antonio Gartzia; Zumartian, Zumaiako merkataritza indarberritzeko plataformaren lehendakaria
Lekua: Kafe Antzokia. San Vicente kalea 2, Bilbo
Eguna: irailaren 16a, asteartea
Ordua: 17:30
Oharra: prentsaurreko irekia da. Interesa duen edonor gonbidatuta dago.