.EUS domeinu-izenen erregistroari buruzko jardunaldia internet arloko profesionalentzat da: garatzaileentzat, komunikazio agentzientzat…

Domeinuen luzapen berrien merkaturatze honetan, domeinu geografikoek garrantzia berezia dute kultura eta markak online babesteko. Eta, badira arrazoiak gure bezeroek domeinu-izenak fase honetan eskatu ditzaten:

  • gTLD tradizional eta orokorren saturazioa
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
  • Markaren babesa
Horrela, jardunaldian zehaztasunez azalduko dira erregistratzeko garaian kontuan izan beharreko alderdi guztiak:
  • Domeinuaren ezarpenerako definitu diren faseak
  • Ezarritako lehentasunak domeinu-izenen erregistrorako
  • Nola eta noiz egingo dira domeinu-izenen aktibazioak eta zein irizpideren arabera gauzatuko diren
  • Prezioak

Programa

10:00 – 10: 15 Josu Waliño, PuntuEUSeko zuzendaria (euskaraz)

10:15 – 11:30 Amadeu Abril i Abril y Nacho Amadoz, CORE Association (gaztelaniaz)

11:30 – 12:00 Galdera-erantzunak

Hizlariak

Amadeu Abril i Abril (Bartzelona, 1961) jurista eta internauta, .CAT domeinuaren bultzatzailea, interneteko aitzaindaritzat jo izan da. Zuzenbidean lizentzidaduna eta Europako Zuzenbidean aditua.

1986 eta 1988 artean Europako Batzordearen Lehiaren Zuzendaritza Orokorraren parte izan zen. 1990. hamarkadaren amaiera unibertsitate irakaskuntzan eta interneteko domeinuen inguruko hainbat fundazio eta erakunderen (Nominalia…) sorreraren aholkulari hasi zen burubelarri. ICANNen sorreraren aurreko eztabaidetan ere parte hartu zuen.

2000. urtean Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) -en kontseiluko kide izendatu zuten, Domain Name Supporting Organization-en ordezkari. .CATen arrakastaren arduradunetako bat da eta .EUS, GAL, .QUEBEC… bultzatzen lan egin du.

Nacho Amadoz, zuzenbidean lizentziaduna eta masterra Jabetza Intelektuala eta Informazio Teknologietan. Nacho CORE Association-en kide eta Fundació puntCAT lege-zuzendaria da. European Cultural and Linguistic Internet Domains (ECLID)-en lehendakaria eta CircleID-ren kolabaratzilea. .EUS, GAL, .QUEBEC… bultzatzen lan egin du.

Eguna: urriak 7, asteartea

Ordutegia: 10:00 – 12:00

Lekua: Bilboko Merkataritza Ganbera, Alameda Recalde 50, Bilbo

Prezioa: doan

Informazio gehiago: info@domeinuak.eus / (+34) 943 08 50 51